2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Kafetegia
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko abenduaren 18an:
REV 18-DIC-24 (30/EV).
«Ikusi da Belate Servicios Integrales SLk, María Rosario Arpi Nievesen ordezkari gisa, sustatutako LIO/2023/3470 espedientea, zeinean obra-lizentzia eskatzen baitu, lokalak bateratzeko eta lokal berri horretan kafetegia jartzeko (Erriberri kalea 46, behea). Orobat ikusi dira udaleko teknikarien txostenak. Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak eskatutakoari egokitu behar zaizkio. Obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat eskatu beharko da.
Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira (edukiontzia jartzeaz gainera), aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.
2024-06-04an eta 2024-07-04an aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesanik gertatuz gero.
Lokalaren edukierak 27 pertsona du muga.
Lokalak ez du izanen girotzeko musika-ekiporik; hori bera dago jasota 2024ko ekainaren 6an aurkeztutako eranskinean. Musika-ekipoa nahi bada, horri dagokion lizentzia lortu beharko da.
Instalazioen goiko aldeari ezin izanen zaio eman beste erabilera bat, ez baitu betetzen eskatutako gutxieneko altuera (Iruñako Udalaren Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 100. artikulua).
Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikulua. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, salbu justifikatutako molduren edo estalduren kasuan. Dena den, horiek ezin izanen dira atera 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.
Instalatuko eta une oro mantenduko dira dokumentazio teknikoan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute honako hauetan ezarritakoa: Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentua, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifiko.
Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea DB SUA (Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna) oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).
Iruñerriko Mankomunitatearen txostenaren kopia erantsi da (2023-12-20koa), bete daitezen bertan jasotzen diren lizentzia-baldintzak.
Elikagaien Ikuskaritzaren 2023-10-25eko txostenean adierazitako gaiak: Aditzera ematen zaio jarduera hasi aurretik establezimendua erregistratu beharko duela Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos.
Instalazioek eta makinek bete behar dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.
Aire biziatua fatxadara ateratzeari dagokionez, aire-deskargak eginen dira dagozkion tamainako dezelerazio-plenum baten bidez eta irteera horizontaleko lamazko sareta baten. Airearen irteera-abiadura 3 m/s baino txikiagoa izan behar da, eta emaria 1 m³/s baino txikiagoa.
Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.
Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).
Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.
Obrak egitean, indarreko araudian ezarritako zarata-mailak beteko dira. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 8 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu behar da jarduera sailkatuaren hasieraren eta obren bukaera jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena (inprimakia eskuragarri dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean). Halaber, inprimakian ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera. Espedientean sartu beharko dira tximinia instalatzeko obrak (2023/1452 espedientea; 2024-11-04an emandako lizentzia); eta ziurtagirian aipatu beharko dira obra-lizentzien bi espedienteak (2023/3470 y 2024/1452)»
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Iruñean, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2503000