48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Gimnasioa

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko urriaren 22an:

REV 22-OCT-24 (59/EV).

«Ikusirik LIO / 2023 / 1485 espedientea, Synergym Holding SLk sustatua, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, xedea izanik lokal bat egokitzea gimnasioa ezartzeko (Erriberri kalea 40, beheko solairua), eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Beste edozein obra osagarri egiteko, dagokion izapidea eginen da.

Obrak egin bitartean erabilera publikoko lurrak okupatu behar badira (edukiontzia jartzeaz gainera), aldez aurretik lortu beharko da dagokion lizentzia.

2024-07-24an, 2024-09-26an eta 2024-10-07an aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira kontraesanik gertatuz gero. Zehazki, suteen aurka babesteko neurriei dagokienez, erreferentziako planoak dira 2024-10-07an aurkeztutako eranskinean ageri direnak (2024-10-03ko data dute).

Establezimenduaren edukiera 273 pertsonakoa izanen da.

Establezimenduan egunez ariko dira, 07:00etatik 23:00etara bitarte, jarraikiz 201/2002 Foru Dekretuaren 2.5 artikuluari (foru dekretu horren bidez arautzen da ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra).

Aurkeztutako dokumentazio teknikoan jasota dagoen bezala, soinu-emisioa etengabe kontrolatzeko hiru mugagailu instalatuko dira, musika-ekipoen soinu-etena eragiteko, dokumentazio horretan aurreikusitako mugak gainditzen direnean.

Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikulua. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, salbu justifikatutako molduren edo estalduren kasuan. Dena den, horiek ezin izanen dira atera 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.

Instalatuko eta une oro mantenduko dira dokumentazio teknikoan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute honako hauetan ezarritakoa: Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentua, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifiko.

Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea DB SUA (Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna) oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).

Aldagela eta komun irisgarriek beharrezko ekipamendua izanen dute, jarraikiz DB SUA dokumentuko A eranskinean (EKT) ezarritako baldintzei.

Instalazioek eta makinek bete behar dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.

Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.

Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).

Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Obrak egitean, indarreko araudian ezarritako zarata-mailak beteko dira. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 12 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Behin obrak amaituta, aurkeztu behar da jarduera sailkatuaren hasieraren eta obren amaiera jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena (inprimakia eskuragarri dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean). Halaber, inprimakian ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da, obraren amaierako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).

Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2502896