2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Taberna, sukaldea duena
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko irailaren 23an:
REV 23-SEP-24 (13/EV).
«Ikusirik LIO / 2023 / 2647 espedientea, Juan Jose Nicolao Celiguetak sustatua, Adnan Ashraf Prveen ordezkatuz, eskatzeko jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, xedea izanik lokal bat egokitzapena legeztatzea, jatetxea ezartzeko (sukaldearekin), Abejeras kaleko 51n, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,
EBATZI DUT:
1.–Alegatzaileari aditzera ematea lizentzien xedea dela sukaldea duen taberna baten jarduera, eta aurkeztutako proiektuak eta eranskinek biltzen dituztela aplikatu beharreko arauek eskatzen dituzten neurri guztiak.
2.–Eskatutako lizentziak ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak adierazitakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.
Kontraesanik bada, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialeko teknikariaren eranskinak lehenetsiko dira aurreko dokumentazioaren gainetik (eranskinen erregistro-datak: 2023-09-25, 24-06-06 eta 2024-08-14).
Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, jarraikiz Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialeko kideak edo kideek 2023ko uztailean sinatutako jarduera sailkaturako proiektuari, eranskinari eta suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiari.
Taberna guztian gehienez 40 lagun sar daitezke.
Sukaldea (1) babestuta egonen da itzaltze-sistema automatiko baten bidez, jarraikiz DB SI-1eko 2. apartatuko 2.1 taulari, eta bete beharko ditu eska daitezkeen baldintzak (DB SI-4). Itzaltze-sistema horrek babestu beharko ditu sua hartzeko arriskua duten aparatu guztiak.
Hautsezko itzalgailuek 21A eraginkortasun minimoa izanen dute, eta koadro elektrikoaren ondoan 34B eraginkortasuneko CO2-ko itzalgailua jarriko da.
Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4,2 atalaren arabera.
Ebakuazio-bitartekoak seinaleztatuko dira DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.
Sukaldeko ke-aterabidea hodi independente baten bidez eginen da, irteera estalkira izanen du, hermetikoa izanen da, eta egonen da halako moduz non ez duen sortuko ingurumen ingurumen-aldaketa nabarmenik. Betiere, beteko ditu aplikatzekoak diren arauek eskatutako guztiak. Makina, elementu mekaniko eta aireztapen behartuko kanpai guztiak (baldin sortzen ahal badituzte bibrazioak eta egiturazko zarata) instalatuko dira jarraikiz 135/89 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan ezarritako betekizunei eta baldintzei.
Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: azaroaren 17ko 37/2003 Zarataren Legea eta hura garatzen duten dekretuak (1513/2005 ED eta 1367/2007 ED, urriaren 19koa).
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan, dagokion erregistroan.
Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 4 hilabeteko epean. Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Neurri egokiak hartuko dira, bermatzeko langileen, eraikineko erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, jarraikiz indarrean dagoen legeriak horretarako xedatzen duenari.
Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatu behar dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.
Sukaldea (1) osorik izanen da independentea barrako eremutik eta jendearentzako eremutik.
Aditzera ematen zaio jarduera hasi aurretik establezimendua erregistratu beharko duela Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos
Establezimenduaren aireko zarataren aurkako isolamendu akustikoaren maila, etxebizitzei dagokienez, izanen da, gutxienez, 60 dB(A), bat etorriz xedatuta dagoenarekin Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzaren 9. artikuluan.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia eskura dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2502895