48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

26E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Adiosko udal plan orokorraren aldaketa, bizitegietarako lurzoru urbanizagarriko SU-2 sektoreari buruzkoa, herriko Udalak eta San Andrés de Adiós Nekazaritza Sozietate Kooperatiboak sustatua.

Idazpuruan deskribatutako espedientea aurkeztu dio Adiosko Udalak Lurralde Kohesiorako Departamentuari, behin betiko onets dezan.

Espedientearen xedea da udal plan orokorreko bizitegietarako lurzoru urbanizagarriko SU-2 sektorea handitzea eta haren antolamendua aldatzea. Sektoretik kanpo geratzen da lehendik dagoen nekazaritzako eraikin bat, eta sektorearen azalera osoa handitzen da, oro har.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 341E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen-txosten estrategikoa egin zen Adiosko plan orokorra SU-2 sektorean aldatzeari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez duela iritzita (2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 15ekoa). Aldaketaren sustatzailea Adiosko Udala da.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 578E/2023 Ebazpenaren bidez, aurreko ebazpena aldatzen da, berdeguneak sektorearen ekialdeko mugan kokatzeko neurria kentzeko (2023ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 11koa).

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena, bidezkotzat jotzen da aldaketa behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaz baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Adiosko udal plan orokorraren aldaketa, bizitegietarako lurzoru urbanizagarriko SU-2 sektoreari buruzkoa, herriko Udalak eta San Andrés de Adiós Nekazaritza Sozietate Kooperatiboak sustatua.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileei jakinaraztea, eta Ingurumen Eraginaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindua Adiosko Udalari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, hirigintza araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan, onetsitako hirigintza-tresna indarrean sar dadin.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2502940