48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Eraikingintzako udal ordenantza.

Hasierako onespena 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an, eta jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari.

Orotz-Betelun, 2025eko otsailaren 14an.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2502393