2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Honen bidez, aditzera ematen da 2025eko otsailaren 21etik martxoaren 21era bitarte izanen dela epea borondatez ordaintzeko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2025eko zerga.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko martxoaren 21ean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu behar dira borondatez ordaintzeko epean, udal honen kontu batean, igorritako ordainketa-abisuan adierazten den horretan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Obanosen, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Aranzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2502844