48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa, 2025erako karga-tasetan. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako karga-tasen, tasen eta prezio publikoen aldaketa. Horien behin betiko onespena argitara eman zen 2025eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an.

Aldaketa hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aldaketaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.

Murillo el Fruton, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2502746