48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2025eko otsailaren 20an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batze onetsi zuen, aho batez, indarreko plantilla organikoa aldatzea, plantillako 5.9 lanposturako sarbideari dagokionez, jarraikiz 2024ko abenduaren 19an adostutakoari, langileen ordezkariekin egindako negoziazio kolektiboan.

Plantillaren aldaketa onetsia Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2025eko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2502834