2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Ledeako Udalak, 2025eko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ur-horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ledean, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L2502636