48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari Zahar Etxeko prezio publikoak 2025erako. Behin betiko onespena

Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko 2025erako prezio publikoetan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 24an, eta jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira 2025erako prezio publikoak, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2020 Foru Legearen bidez.

Lesakan, 2025eko otsailaren 17an.–Burua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

1.–PREZIO PUBLIKOAK EGONALDI PRIBATURAKO LESAKAKO ANDRA MARI ZAHAR ETXEAN

A.–Lesakan erroldaturik dauden egoiliarrak.

Honako baldintza hauetako bat bete beharko dute, Lesakako Udalak emaniko ziurtagiri baten bidez frogaturik:

–Azken 5 urtean Lesakan erroldaturik egon izana.

–Nahiz eta ez bete azken 5 urtean Lesakan erroldaturik egoteko baldintza, lehenago 15 urtean erroldaturik egon izana:

  • Mendekotasunik ez dutenak: 1.254,61 euro hilean.
  • Mendekotasun moderatua dutenak: 1.698,53 euro hilean.
  • Mendekotasun larria dutenak: 2.100,05 euro hilean.
  • Mendekotasun handia dutenak: 2.611,32 euro hilean.

B.–Lesakan erroldaturik ez dauden egoiliarrak.

  • Mendekotasunik ez dutenak: 1.605,02 euro hilean.
  • Mendekotasun moderatua dutenak: 1.945,39 euro hilean.
  • Mendekotasun larria dutenak: 2.539,71 euro hilean.
  • Mendekotasun handia dutenak: 2.755,95 euro hilean.

2.–PREZIO PUBLIKOAK EGUNEKO EGONALDI PRIBATURAKO, LESAKAKO ANDRA MARI ZAHAR ETXEAN

A.–Lesakan erroldaturik dauden egoiliarrak.

  • Hilabeteko kuota: 917,26 euro hilean.
  • Eguneko kuota: 39,88 euro hilean.
  • Orduko kuota: 4,99 euro hilean.

B.–Lesakan erroldaturik ez dauden egoiliarrak.

  • Hilabeteko kuota: 1.192,25 euro hilean.
  • Eguneko kuota: 51,85 euro hilean.
  • Orduko kuota: 6,52 euro hilean.

Iragarkiaren kodea: L2502647