48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Ureztalurren enkantea

Leringo Udalak, 2025eko otsailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ureztalurren aprobetxamendua adjudikatzeko enkantea egitea ahozko postuen bidez.

Baldintza agiria, baita loteei, azalerei eta prezioei buruzko informazioa ere, interesdunen eskura daude udaletxeko bulegoetan.

Enkantea 2025eko martxoaren 31n eginen da, 13:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Lerinen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2502961