48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa, Herri-lurren aprobetxamendua eta erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean eta Musika eskolara joateko tarifak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Leringo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Leringo herri-lurren aprobetxamendua eta erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean eta Musika eskolara joateko tarifak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, eta jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz xedatuari 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ALDAKETA

Herri-lurren aprobetxamenduaren eta erabileraren tarifak eguneratzen dira, 2024ko urriaren 10eko osoko bilkurak onetsitako prezioekin:

–Zuzeneko adjudikazioko zerealen laborantzarako lurzatiak, 6 euro erreguko, 132 euro 22 erreguko loteko.

–Gelditzen den herri-lurra: 15 euro erreguko.

–Urteko eta aldiko herri-lurra: 12,00 euro erreguko.

–Kalitate txarreko herri-lurra: 9,00 euro erreguko.

Eta 15 euro erreguko prezioa onesten da kanon bidezko zerealetarako lehorreko herri-lurretarako eta elkarteei adjudikatutako soberakinetarako.

Tarifa berri bat sortzen da Musika Hizkuntzarako: egun bat, 16 eurokoa.

Lerinen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2502943