2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
2025eko aurrekontuko 1., 2., 3. eta 4. aldaketak. Hasierako onespena
Leozko Udalak, 2025eko otsailaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea behar ziren espedienteak, 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak egiteko udalaren 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hona hemen:
1. Aparteko kreditua, honako aplikazio hauetan: 1 1533 131000, Lantaldeari laguntzeko langileen ordainsariak, eta 1 1533 16001, Lantaldeari laguntzeko langileen Gizarte Segurantza.
2. Aparteko kreditua, honako aplikazio honetan: 1 9200 2270603, Memoria teknikoak.
3. Kreditu-gehigarria, honako aurrekontu-aplikazio honetan: 1 1532 61900, Amatriaingo zolatzea (proiektua idaztea eta obren zuzendaritza).
4. Kreditu-gehigarria, honako aurrekontu-aplikazio honetan: 1 9200 6090003, Lurzati bat erostea, nabe bat duena biltegitarako.
Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun naturalean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedienteak azter ditzaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), bai eta 2025eko Aurrekontu Orokor eta Bakarra exekutatzeko oinarrien testu bateginari ere, zehazki, 8. oinarriari. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, behin aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren. Betiere, behin betikoak argitaratu egin beharko dira.
Iratxetan (Leotz), 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2503365