48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Tarifak, Udalaren zenbait lokal eskolak emateko lagatzeari dagozkionak

Fontellasko Udalak, 2025eko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, Udalaren zenbait lokal eskolak emateko lagatzeari dagozkion tarifen espedientea onartu zuen.

Onespen hori jendaurrean jartzen da Udalaren Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimoa dutenek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta harekin bat datorren gainerako legediarekin.

Tarifak, Udalaren zenbait lokal eskolak emateko lagatzeari dagozkionak: 7 euro orduko.

Fontellasen, 2025eko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2502756