2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2025eko karga tasak, indizeak eta koefizienteak
2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, Etxarri Aranazko Udalbatzak,
ERABAKI DU:
1.–2025. ekitaldirako ondoan zehazten diren zerga tasak onartzea:
1.1. Kontribuzioa: %0,25eko karga tasa.
1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko karga tasa.
1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,18eko tasa. Koefizientea: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995. Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.
1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,4ko indizea.
2.–Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik iragarkia argitaratuta 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari.
Etxarri Aranatzen, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña
Iragarkiaren kodea: L2502848