2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 39/2025 prozedura arrunta, hizpide duena 2024ko lurraren kontribuzioaren likidazioa
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak udal honi errekeritu dio behar diren epatzeak egin ditzala, 39/2025 prozedura arruntean. Prozedura horrek hizpide du I-De Redes Inteligentes SAUk jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Alkatetzaren 2024ko abenduaren 10eko ebazpen baten kontra, zeinak ezesten baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, kontra egiten ziona 2024ko lurraren kontribuzioaren likidazioari eta, zeharka, kontra egiten ziona tributuaren zerga oinarria ezartzen duen balorazio txostenari.
Azaldutakoarekin bat, jasotako errekerimenduari jarraikiz, eta horrela betez uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa), interesdunak epatzen dira, ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lizarran, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2502812