2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Jarduera-lizentziaren eskaera. Harategi-lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).
Sustatzailea: Carnicería Laupru SL.
Jarduera: harategi-lantegia.
Tokia: 1. poligonoa, 282. lurzatia.
Deikaztelun, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.
Iragarkiaren kodea: L2502712