48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lizasoaingo 8. poligonoko 42. eta 202. lurzatietan. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2025eko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena Lizasoaingo 8. poligonoko 42. eta 202. lurzatien erabilerak aldatzea. Plana Lizasoaingo Kontzejuak sustatu du, eta Xabier urroz Zabalza arkitektoak idatzi.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2503333