2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Uraren tasa 2024ko bigarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da Castejongo Udalak 2024ko bigarren lauhilekoari dagozkion uraren ordainagiriak kobratuko dituela, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte banku-entitateetan nahitaez.
Borondatez ordaintzeko epea 2025eko apirilaren 2an bukatuko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.
Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.
2024ko bigarren lauhilekoari dagozkion uraren ordainagiriak likidatzeko ebazpenaren aurka (administrazio bideari bukaera ematen baitio) errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.
Castejonen, 2025eko otsailaren 17an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2503371