48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Eraikuntzako materialen biltegia eta bulegoak. Jarduera-lizentzia ematea

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Lizentzia eman den eguna: 2025-02-25.

Sustatzailea: Edificación Civil y Deportiva Hermes SL.

Jarduera: Eraikuntzako materialen biltegia eta bulegoak.

Tokia: Euntzeko industrialdea, Euntzebidea kalea 15, Berriobeiti.

Berriobeitin, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2502981