2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
2025erako tasak eta zerga-tasak
Arasko Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2025eko tasak eta zerga-tasak ezartzeko erabakia.
Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.
Tasei dagokienez, erabaki da ekitaldi honetan bezala uztea:
–Hilerrian zerbitzua ematea: Arasko udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako tasak (ordenantzaren aldaketa 2013ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an).
–Hirigintzako agiriak eta txostenak egiteko tasa: Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, 2012ko ekainaren 29ko bilkuran onetsi baitzen behin betiko, eta 2012ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 30ean.
–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturiko txostenak egiteko tasa: txostenak egiten dituen enpresak aurkezten duen fakturaren arabera.
Arasen, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.
Iragarkiaren kodea: L2502852