48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, honako honetan: Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontratazioak egiteko, mantentze-lanetako ofizial lanetarako, Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzura

2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an, deialdi bat argitaratu zen, helburu zuena izangaien zerrenda bat osatzea, aldi baterako kontratazioak egiteko, mantentze-lanetako ofizial lanetarako, Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzura. Hartan akatsa atzeman da. Hortaz, bidezkoa da hura zuzentzea.

Euskarazko bertsioan,

Honela dioen tokian:

"Hamabost egun balioduneko epea egonen da parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".

Honela behar du:

"Hamabost egun naturaleko epea egonen da parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".

Eskabideak aurkezteko epea zabaltzen da: 15 egun naturalekoa izanen da, akats zuzenketa hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko martxoaren 6an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2503587