48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

64/2025 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie "Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua" izenekoaren obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 12ko 60/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen "Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua".

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 9ko 16/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua", eta ebatzi zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jartzeko fasea.

Nafarroako Gobernuaren 2025eko otsailaren 5eko Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa dela "Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua" izenekoaren obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluarekin bat eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30 h) artikuluan emandako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea "Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua" izenekoaren obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2025eko apirilaren 28an eta 29an Baztango udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, kasua bada, okupaziokoak, egitera.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bitan eta Baztango Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Baztango Udalari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2502900