1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
65/2025 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 29ko 62/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)" izeneko proiektua.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 8ko 39/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)" izeneko proiektua, eta ebatzi zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jartzeko fasea.
Nafarroako Gobernuaren 2025eko otsailaren 5eko Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa dela "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluarekin bat eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30 h) artikuluan emandako eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2025eko apirilaren 29an eta 30ean Arangurengo udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, kasua bada, okupaziokoak, egitera.
2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bitan eta Arangurengo Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Arangurengo Udalari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.
Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.
Iragarkiaren kodea: F2502901