1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
3/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, akats bat zuzentzen duena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 22ko 321E/2024 Foru Aginduan, zeinaren bidez nekazaritzako azpiegituretan jarduketak hastea onesten baita, Aragoi ibaiaren ezkerraldeko ureztalurrak dauden Milagroko eremuan.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 22an eman 321E/2024 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako azpiegituretan jarduketak hastea onetsi da, Aragoi ibaiaren ezkerraldeko ureztalurrak dauden Milagroko eremuan. Foru agindu hori 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.
Akats bat atzeman da aginduaren 2. apartatuan; izan ere, "Mendebaldean: Arga ibaia" dioen tokian, honako hau beharko luke: "Mendebaldean: Aragoi ibaia".
Horiek horrela, urriaren 22ko 321E/2024 Foru Aginduko aginduaren 2. apartatuaren testu berria hau izanen da:
"2. Hasiera batean, gutxi gorabehera 1150 ha-ko azalera duen eremu bat ezartzea jarduketaren xedetzat. Milagroko udal mugartean dago, Aragoi ibaiaren ezkerraldeko ureztalurren Milagroko ureztatzaileen elkarteko lurrek osatzen dute, eta honako muga hauek ditu:
Iparraldean: Alesbesko eta Cadreitako udal mugarteak eta NA-134 errepidea.
Hegoaldean: Alfaroko (Errioxa) udal mugartea.
Ekialdean: Cadreitako udal mugartea.
Mendebaldean: Aragoi ibaia".
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz (martxoaren 4ko 9/2019 Foru Legeak aldatu zuen foru lege hori).
AGINTZEN DUT:
1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 22ko 321E/2024 Foru Aginduko aginduaren bigarren apartatua aldatzea (foru agindu horren bidez, nekazaritzako azpiegituretan jarduketak hastea onetsi da, Aragoi ibaiaren ezkerraldeko ureztalurrak dauden Milagroko eremuan). Hona hemen testu berria:
"2. Hasiera batean, gutxi gorabehera 1.150 ha-ko azalera duen eremu bat ezartzea jarduketaren xedetzat. Milagroko udal mugartean dago, Aragoi ibaiaren ezkerraldeko ureztalurren Milagroko ureztatzaileen elkarteko lurrek osatzen dute, eta honako muga hauek ditu:
Iparraldean: Alesbesko eta Cadreitako udal mugarteak eta NA-134 errepidea.
Hegoaldean: Alfaroko (Errioxa) udal mugartea.
Ekialdean: Cadreitako udal mugartea.
Mendebaldean: Aragoi ibaia".
2. Foru agindu hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta INTIA SA enpresara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Milagroko Udalari eta Aragoi ibaiaren ezkerraldeko ureztalurren Milagroko ureztatzaileen elkarteari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Foru agindu hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzea.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2502056