1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
75/2025 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 1/2025 Ebazpena.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko1/2025 Ebazpenaren bidez onesten da deialdi bat, Hezkuntza Departamentuko hezkuntza laguntzako espezialista lanpostua administrazio-araubidean aldi baterako kontratatzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko.
Ebazpen horren II. eranskinean, 10. gaian (elikadura- eta higiene-ohituren garrantziari buruzkoa), azaroaren 19ko 1/2013 Errege Dekretua aipatzen da, baina erreferentziazko arauari dagokion izena azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua da, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte inklusioari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena.
Azaldutakoa oinarri hartuta, azaroaren 19ko 1/2013 Errege Dekretuari egiten zaizkion erreferentziak kendu behar dira, eta azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren erreferentziekin ordeztu.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 1/2025 Ebazpenaren II. eranskineko 10. gaia, honela:
Honako hau esaten du:
"10.–Elikadura- eta higiene-ohituren garrantzia. Hezkuntza laguntzako espezialista elikadura-ohiturak lortzeko bide gisa. Elikaduran laguntzen duten tresnak erabiltzeko teknikak. Berariazko arreta eskola jantoki batean. Ikasleek irensteko dituzten zailtasunak. Esfinterren kontrola. Higieneko, norbera zaintzeko eta janzteko trebetasunak. Norberaren garbitasuna. Eguneroko bizitza antolatzeko trebetasunak. Mendekotasuna duten pertsonei arreta egitea, azaroaren 19ko 1/2013 Errege Dekretuaren babespean".
Eta honako hau esan behar du:
"10.–Elikadura- eta higiene-ohituren garrantzia. Hezkuntza laguntzako espezialista elikadura-ohiturak lortzeko bide gisa. Elikaduran laguntzen duten tresnak erabiltzeko teknikak. Berariazko arreta eskola jantoki batean. Ikasleek irensteko dituzten zailtasunak. Esfinterren kontrola. Higieneko, norbera zaintzeko eta janzteko trebetasunak. Norberaren garbitasuna. Eguneroko bizitza antolatzeko trebetasunak. Mendekotasuna duten pertsonei arreta egitea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren babesean".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta bere eranskinak jakinaraztea Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileen Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileen Araubide Juridikoko Zerbitzuari, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Inklusio Zerbitzuari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 21ean.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F2502772