47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETAKO ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunak, 2025eko otsailaren 21ean egin bilkuran, aurrekontua hasiera batez onestearekin batera, erabaki zuen 2025eko plantilla organikoa onestea; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da Zubietako udal idazkaritzan hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten. Epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez.

Zubietan, 2025eko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2502889