2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko abenduaren 10ean, hasiera batez onetsi zuen mankomunitatearen plantilla organikoa 2025. urterako, legez eskatzen den gehiengoa izanik.
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2025eko plantilla organikoa, eranskinean zehaztu bezala; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garesen, 2025eko otsailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
KARGUA | LANPOSTU ZENBAKIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/TALDEA | SARBIDEA | ESKL. OSAG. | LANP. OSAG. | EUSKARA MAILA | ADMINISTRAZIOEGOERA | GRADUA |
IDAZKARIA - KONTU-HARTZAILEA | 1 | F | A | OL | 55 | 50 | C1 nahitaezkoa | HUTSIK | 4 |
EUSKARA TEKNIKARIA | 1 | F | B | OL | | 20 | C1 nahitaezkoa | HUTSIK | |
BERDINTASUN TEKNIKARIA | 1 | F | B | OL | | 10 | B2 nahitaezkoa | HUTSIK | |
(*) Idazkari kontu-hartzailearen lanpostuko osagarriak lotuta daude Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoan zuzentzeko eginkizunak betetzearekin (Batzar Orokorraren 2016ko azaroaren 10eko erabakia) eta enpresa horretako taldeen zuzendari aritzearekin. |
Mankomunitateko langileen zerrenda, 2024ko abenduaren 31n
Langileen izenen zerrenda.
LANGILEAK | EGOERA | MAILA | LANPOSTUA |
MARIEZKURRENA BALEZTENA, MIREN JAIONE | Administrazio-kontratuduna | A | Idazkari kontu-hartzailea |
URIARTE BELZUNEGUI, MAITE | Aldi baterako lan-kontratuduna (lanaldiaren %100) | B | Euskara teknikaria |
HUTSIK | Aldi baterako lan-kontratuduna | B | Berdintasun teknikaria |
2025. urterako aldaketa.
–Euskara teknikariaren lanpostuari lanaldia luzatzea % 80tik %100era.
–Laburdurak:
F = Funtzionarioa. LK = lan-kontratuduna.
Sarbidea: OL = oposizio-lehiaketa.
Osagarriak: Lanp. osag. = lanpostuko osagarria. Osag. Eskl. osag.= esklusibotasuneko osagarria.
Iragarkiaren kodea: L2502883