2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBEKO, ELGORRIAGAKO, ITURENGO ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2025eko otsailaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, nahi dutenek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da, eta beteko da hura laburturik argitaratzeko tramitea.
Zubietan, 2025eko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, Ernesto Domínguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2502892