2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Batzarreko kideak hautatzeko hauteskundeak
Aezkoako Batzarre Nagusiaren Ordenantzen 13. artikuluan ezarritakori jarraikiz, eta lehenengo deialdia bete gabe geratu ondoren, batzarreko kideak hautatzeko deia egiten da. Hauteskundeak 2025eko apirilaren 27an, igandean, eginen dira.
EGUTEGIA
1.–Hautagai-zerrenden aurkezpena: hautagaiak aurkezteko epea martxoaren 10etik 24ra bitartekoa da, biak barne. Aurkezteko interesa duenak inprimakiak hartu ahal ditu Batzarre Nagusiko Idazkaritzan edo Aezkoako herrietako edozein udaletxetan. Hautagai-zerrendak Batzarre Nagusiko idazkaritzan aurkeztuko dira honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Horiekin batera errolda agiria aurkeztuko da.
2.–Alegazioak egiteko epea: martxoaren 25ean, aurkeztutako hautagai-zerrendak paratuko dira udaletxe bakoitzeko eta Batzarreko iragarki-tauletan, eta alegazioak aurkezteko hamar egun naturaleko epea irekiko da. Epea apirilaren 4an (barne) bukatuko da. Erreklamaziorik baldin badago, Batzarre Nagusiak ebatziko ditu horretarako eginen duen bilkura berezian, eta ondoren ezagutzera emanen dira hautagaiak eta behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
3.–Hauteskunde kanpaina: hauteskunde kanpaina hautagaien behin-betiko zerrendak argitaratzen direnean hasi eta apirilaren 25ean (barne) bukatuko da.
4.–Hauteskundeak: udal bakoitzak hauteskundeen mahaiburua eta bi mahaikide, bai eta behar diren ordezkoak izendatuko ditu. Mahaia bozketa hasi baino ordu erdi bat lehenago osatuko da. Apirilaren 27an, igandea, goizeko 09:00etatik 14:00ak arte, eginen da bozketa udal bakoitzak prestaturiko gelan eta hautesleei dagokien hauteskunde mahaian.
5.–Alegazioak: apirilaren 29an, hautagaiek lortutako emaitzak jendaurrean jarriko dira udaletxe guztietan eta Aezkoako Batzarre Nagusian, eta inpugnazioak aurkeztu ahalko dira 2025eko maiatzaren 9a arte (barne).
6.–Batzarre Nagusiaren osaketa: hautatutako kideek Batzarre Nagusi berria osatuko dute 2025eko maiatzaren 24an, larunbata, eguerdiko 12:00etan.
Ariben, 2025eko otsailaren 21ean.–Batzarreburua, Carlos Bueno Reca.
Iragarkiaren kodea: L2502851