47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

549/2025 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako bigarren zatian atzemandako akatsak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari teknikoen hogeita sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 16an emandako 103/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari teknikoen hogeita sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Deialdiaren I. eranskinean dagoen gai-zerrendako bigarren zatiko 17. eta 18. gaietan akatsak daudela oharturik, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako bigarren zatian atzemandako akatsak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari teknikoen hogeita sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 103/2025 Ebazpenaren bidez onetsia. Hauxe da zuzenketa:

Honako hau dio: "17. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamendua, 2012ko azaroaren 21ekoa, Nekazaritzako Produktuen eta Elikagaien Kalitate-araubideei buruzkoa".

Eta honako hau behar du: "17. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamendua, 2024ko apirilaren 11koa, ardoen, edari espiritutsuen eta nekazaritza-produktuen adierazpen geografikoei eta nekazaritzako produktuentzako espezialitate tradizional bermatuei eta kalitate-termino fakultatiboei buruzkoa, 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) erregelamenduak aldatzen dituena eta 1151/2012 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena".

Honako hau dio: "18. gaia.–Batzordearen 664/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 2013ko abenduaren 18koa, osatzen duena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamendua, honako hauei dagokienez: batetik, jatorri-deitura babestu, adierazpen geografiko babestu eta espezialitate tradizional babestuetarako Batasunaren ikurrak ezartzeari dagokionez, eta, bestetik, jatorriari buruzko arau jakin batzuei, prozedura arau batzuei eta xedapen iragankor gehigarri jakin batzuei dagokienez".

Eta honako hau behar du: "18. gaia.–Batzordearen 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatua, 2024ko urriaren 30ekoa, osatzen duena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamendua, 2024ko apirilaren 11koa, adierazpen geografikoak, espezialitate tradizional bermatuak eta kalitate-termino fakultatiboak erregistroan inskribatzeari eta babesteari buruzko arau batzuekin, eta indargabetzen duena 664/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua".

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea kalifikazio epaimahaiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeaketako Zerbitzura.

Iruñean, 2025eko otsailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2502868