47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ziako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko otsailaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru legea) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Zian, 2025eko otsailaren 16an.–Kontzejuko burua, Ibán Delgado.

Iragarkiaren kodea: L2502841