2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa, Virgen del Portal zahar etxeko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2025eko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Virgen del Portal zahar etxea erakunde autonomoaren 2024ko ekitaldiko plantilla organikoan.
Hasiera batez onetsitako plantillaren aldaketa Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, datako egunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235., 271. eta 272. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Alesbesen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2502967