47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Kontzejuko batzarkideen ordainsariak

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko otsailaren 12an egindako ohiko bilkuran, bat etorriz apirilaren 3ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarrita dagoenarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 13. artikuluari buruz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Dedikazio partziala izanen duten Kontzejuko kideen zerrenda hau eta haien ordainsariak:

a) Kontzejuko buru Francisco Javier Zamora Jiménez dedikazio partzialean ariko da bere karguan; hain zuzen ere, lanaldia %15ekoa izanen da urtean, eta horren ordainetan 4.800,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamabi hilekotan banatuta. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Kontzejuaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.

b) Kontzejuko Batzarreko kide Yon Romero Montávez (idazkaria) eta Ignacio Lejarza Ossorio (diruzaina) dedikazio partzialean ariko dira nor bere karguan; hain zuzen ere, lanaldia %15ekoa izanen da urtean, eta horren ordainetan bakoitzak 4.800,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamabi hilekotan banatua. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Kontzejuaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.

c) Dedikazio esklusiborik edo partzialik onartua ez duten Kontzejuko Batzarreko kideek 150,00 euro jasoko dituzte kide anitzeko organo eta gainerako organo, batzar edo bileretara joaten diren aldi bakoitzean Kontzejuaren ordezkari gisa. Zenbateko horri aplikatuko zaio PFEZari dagokion atxikipena (%2).

d) Ezartzen da Tebasko Kontzejuko Batzarreko kide guztiek eskubidea izanen dutela kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, hala ezartzen baitu martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuak, barnean direla mantenu, ostatu eta garraioko gastu guztiak, sortzen direnak zerbitzu eginkizunengatik eta karguak eskatutako joan-etorriengatik, baita arrazoi berarengatik sortutako beste gastu batzuk ere. Horri dagokionez, bere ibilgailuetan joan-etorriak egiteagatik jaso beharreko zenbatekoa 0,34 euro/km izanen da.

Bigarrena.–Ordainsarien araubide honek eragina izanen du 2025eko martxoaren 1etik aurrera, eta urtero eguneratuko da, aplikatuz erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa (kontsumoko prezioen indizea).

Hirugarrena.–Erabaki honen testu osoa agertzen duen iragarkia argitaratzea Tebasko Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tebasen, 2025eko otsailaren 12an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2502808