47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Saldiasko Udalak, 2025eko otsailaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontua.

Aurrekontua jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta hura laburturik argitaratzeko izapidea beteko da.

Saldiasen, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2502725