47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko aurrekontu orokorraren eta hura exekutatzeko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13koan.

Jendaurreko aldia amaituta, inork ez du haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, 2025eko ekitaldiko aurrekontua eta hura exekutatzeko oinarriak behin betiko onesten dira, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan jasotakoari jarraikiz.

Horrenbertzez, eta aipatu foru legean xedatutakoari jarraikiz, laburtuta argitaratzen da behin betiko aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 75.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 3.050,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 54.065,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 254.101,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 387.216,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 44.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 116.390,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 35.750,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 191.076,00 euro.

Gastuak, guztira: 387.216,00 euro.

Petilla Aragoin, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2502742