47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2025eko otsailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten bizilagunek eta interesdunek.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da espedientea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, hala bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Itzaltzun, 2025eko otsailaren 21ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2502704