2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an.
Etxarren Girgillaon, 2025eko otsailaren 14an.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
PLANTILLA ORGANIKOA
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak (Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko Udalak). Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta zenbait toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak:
–Idazkari kontu-hartzailea.
–Administrari-ofiziala.
–Administraria, lanaldi partzialean.
–Zerbitzu orokorrak, lanaldi partzialean.
Iragarkiaren kodea: L2502923