2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2025eko otsailaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Fontellasen, 2025eko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2502755