47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2025eko otsailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, iragarkiak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2502921