2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2025eko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea lan-kontratudunen eta funtzionarioen 2025eko ekitaldiko udal plantilla organikoa eta zerbitzuak ematen dituzten langileen zerrenda.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatuarekin.
Orobat, aditzera ematen da ezen, jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dela udal plantilla organikoa.
Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Faltzesen, 2025eko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2502690