2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Eratsungo Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontua.
Aurrekontua jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta hura laburturik argitaratzeko izapidea beteko da.
Eratsunen, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2502768