2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Ikusita Udalbatzak, 2025eko otsailaren 11ko osoko bilkuran, hartutako erabakian jasota dagoela bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren postuak betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela, deialdi publiko berria iragartzen da, bete daitezen udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak, betiere betez uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa (Botere Judizialari buruzkoa) eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan, edo ziurtagiri elektroniko bidez aurkez ditzaten, Cortesko Udalaren egoitza elektronikoan, eskabide orokorra erabiliz, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/info.9.
Onartua izateko, aurkeztu beharko du behar den eskabide-eredua, hots, bake epailearen hautaketan parte hartzekoa, argitaraturik dagoena egoitza elektronikoan, Cortesko Udalaren gardentasun atarian. Honako esteka honetan deskargatu daiteke:
https://cortes.sedelectronica.es/transparency/44a003f8-4633-4daa-a569-273f2d4882db/
Cortesen, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2502779