2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRITZA
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Ziritzako Udalak, 2025eko otsailaren 24an egin bileran, honako hau erabaki zuen:
Udaleko osoko bilkurara gerturatutakoek aho batez ezarri dituzte Udaleko hautetsiei ordaintzeko irizpideak, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatuarekin, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin, udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.
Lehena.–Ezartzea alkatearen kargua dedikazio partzialeko araubidekoa izanen dela. Beraz, kargu horretan aritzeagatik jasoko da espedienteko proposamenean ezarritako ordainsaria, hau da, 6.000 euro urtean. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalak bere gain hartuko ditu aipatu ordainsariari dagozkion enpresa-kuotak.
Bigarrena.–Onestea zinegotziek osoko bilkuretara eta batzordeetara bertaratzeagatik jaso beharreko ordainsariak; 200 euroko zenbatekoa ezarri da saio bakoitzeko.
Hirugarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, beren egitekoetan aritzean izandako gastuengatik:
a) Kilometrajeagatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzat ezarritako zenbatekoa.
b) Gainerako gastuetan, benetan ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.
Laugarrena.–Erabaki hau aplikatzea 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ziritzan, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, María Cristina Porrón Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2502872