47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ziritzako Udalak, 2025eko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ziritzan, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2502870