2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Cabredoko Udalak, 2024ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena 2024ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an.
Jendaurreko aldia iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cabredon, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko plantillako langileak.
LANPOSTUAREN IZENA | TALDEA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | EGOERA | LANALDIA |
Idazkaria | A | F | ML | %29,72, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Hutsik | Osoa |
Administrari-ofiziala | C | F | ML | %18,36, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Jardunean | Osoa |
Administrari laguntzailea | D | F | ML | %17,99, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Eszedentzian | Osoa |
Izenen zerrenda
DEITURAK ETA IZENA | TALDEA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIAK |
Barbero Del Álamo, M.ª Lourdes | A | 2024-02-28 | %38,72 |
Ramas Igea, M.ª Lourdes | C | 2001-10-08 | %27,36 |
Jalón Martínez, Virginia (Ana M.ª Sainz Lezaren ordez ari da, hura eszedentzian baitago) | D | 2024-08-27 | %26,99 |
Laburdurak:
F: funtzionarioa. LK: lan-kontratuduna. ML: merezimendu-lehiaketa.
Iragarkiaren kodea: L2502789