2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Plantilla organikoa 2025. urterako. Behin betiko onespena
2025eko otsailaren 24an egindako bilkuran behin betikoz onartu zuen Araizko Udaleko udalbatzak 2025. urterako plantilla organikoa. Jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan, Araizko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: 1. zenbakia. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 35 + 3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.
2025. urtean, berariazko lanposturik ez duen Araxes Garaiko Mankomunitatean idazkaritza eta kontu-hartzailetza eginkizunak egiteagatik, A mailari dagokion soldataren ehuneko 10 jasoko du lanpostu osagarri moduan.
2025. urtean berariazko lanposturik ez duen Araitz-Areso-Betelu-Larraun-Lekunberri Kirol Mankomunitatean idazkaritza eta kontu-hartzailetza eginkizunak egiteagatik, A mailari dagokion soldataren ehuneko 10 jasoko du lanpostu osagarri moduan.
Lanpostua: 4. zenbakia. Zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratudunak.
Lanpostua: 2. zenbakia. Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %52,86koa (18,5 ordu astean). Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa.
Lanpostua: 3. zenbakia. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 + 3,36 + 11,64. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa.
Langileen izenen zerrenda
Aldi baterako administrazio-kontratudunak.
Joanes Aleman Ollo. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Egoera administratiboa: jardunean.
Angel Michelena San Sebastian. Zerbitzu anitzeko enplegatua. Lanaldi osoa. Maila: D. Egoera administratiboa: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak.
Saloa Sarasa Tolosa. Garbitzailea. Maila: E. Antzinatasuna: 2008ko maiatzaren 21etik. Egoera administratiboa: jardunean.
M.ª Concepción Cruz Liciaga. Administrari-ofiziala. Maila: C. Antzinatasuna: 2007ko apirilaren 10etik. Egoera administratiboa: borondatezko eszedentzian 2019ko otsailaren 6tik hasita.
Aldi baterako lan-kontratudunak.
Oihane Soroa Muguerza. Administrari-ofiziala. Maila: C. Egoera administratiboa: jardunean.
Mirentxu Eskamendi Iriarte. Administrari-ofiziala. Maila: C. Egoera administratiboa: jardunean.
Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Araizko egoera linguistikoa eta Araizko Udalbatzak onartutako UEMA Mankomunitateak eginiko txostena, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da:
–Idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako (1. eta 3. lanpostuak) eskatuko den euskara maila izanen da EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.
–Garbitzailearen lanposturako (2. lanpostua), eskatuko den euskara maila izanen da ahoz B2 eta idatziz A2, edo ofizialki horien baliokide den titulazioa.
–Zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanposturako (4. lanpostua), eskatuko den euskara maila izanen da ahoz B2 eta idatziz B1, edo ofizialki horien baliokide den titulazioa.
Araitzen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L2503112