47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Alkatearen ordezkapena, kanpoan egoteagatik

2025eko otsailaren 24ko ebazpena.

Añorbeko Udaleko alkatea udal-mugartetik kanpo egonen da 2025eko otsailaren 27tik martxoaren 7ra bitartean, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 23.3 artikuluak ezartzen duela ezen "alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".

Kontuan harturik ezen, Alkatetzaren abuztuaren 6ko 76/2024 Ebazpenaren bidez, Cristina Yoldi Torres zinegotzia Añorbeko Udaleko lehen alkateorde izendatu zela.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua –AFE–) eta TAOLen 21. artikuluak eta AFEren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa, aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) alkatetza honi emandako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetza honen eginkizun guztiak eskuordetzea lehen alkateorde Cristina Yoldi Torresi, 2025eko otsailaren 27tik martxoaren 7ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Interesdunari aditzera ematea ezen, AFEren 48. artikuluaren arabera, ezin izanen dituela errebokatu alkateak lege-testu horren 43. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eginiko eskuordetzeak.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Udalaren iragarki-taulan.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Añorben, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2502814