2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Aurrekontua hasiera batez onesteko erabakia 2024ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an, eta jendaurrean egon den bitartean inork ez duenez haren aurkako alegaziorik jarri, behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 457.474,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 806.959,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 72.500,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 405.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 23.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.764.933,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 560.233,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 25.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 443.100,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 661.090,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 132.510,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak bertzerentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 253.000,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.074.933,00 euro.
Allon, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2502833