1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
159E/2025 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Otorrinolaringologiako arloko fakultatibo espezialisten bi lanpostu huts, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 104 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan. Ebazpen horren I. eranskinean, gehienez ere 4 lanpostu finkatu ziren otorrinolaringologiako espezialitaterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 6ko 268E/2024 Ebazpenaren eta martxoaren 5eko 583E/2024 Ebazpenaren bidez (deialdiaren webgunean argitaratu ziren 2024ko otsailaren 7an eta 2024ko martxoaren 5ean, hurrenez hurren), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda onetsi ziren.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen deialdiaren webgunean, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 160/2025 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako lau izangaiak funtzionario izendatu ziren.
Ondoren, aipatu ebazpenaren bidez izendatu ziren txanda irekiko izangaietako biri borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zirelako. Hautapen prozesua gainditu baina lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrendan izangai gehiagorik ez dagoenez, ezin dira lanpostu horiek bete.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bete gabe deklaratzea García Orcoyen ospitaleko 71946 lanpostu hutsa eta Reina Sofía ospitaleko 71208 lanpostu hutsa (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Otorrinolaringologiako arloko fakultatibo espezialistenak dira), ez baitago gainditu duen izangai gehiagorik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko prozesuaren barnean.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea ezen, ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2502508